Esanezin EsanezinIanire Aranzaberen bakarkako proiektua da, eta bere lehen diskoa kaleratuko du bihar: Aireratzen. usikaren mundua zuhurgabetasunez betetako mundua dela adierazi du Aranzabek, (Altzaga, 1999) hala ere, horrek ez du atzera bota bere ametsa burutzerako orduan.

Zazpi abestiz osatutako lana da altzagarrarena, berak idatzi eta musikatu dituenak. Aurreko ostiralean, Inork Entzuten Ez Gaituenean singleaInork Entzuten Ez Gaituenean k argia ikusi zuen, Arri Iraetak zuzenduriko bideokliparekin batera.

Diskoa osatzen duten kanta guztiak dira Aranzaberen gogokoenak, ez dago bat bestea baino gehiago dena, guztiak bere bizitzan beharrezkoak direla kontatu du: 'Abesti guztiak elkarreragiten dira, elkarlotuta daude, nire identitatea daramate barnean'. Azken hiru urteetan bizi izan dituen prozesu zailez hitz egiten du diskoan.

Proiektua aurrera ateratzea ez da erraza izan Aranzaberentzat, koronabirusaren pandemiak bete-betean arrapatu baitzuen. Haatik, musikaria izateko girnak eta gertukoen lagun-tzak aurrera jarraitzen lagundu diote. Oriol Flores izan da proiektu honen euskarrietako bat. Elkarlanean egin zituzten Esanezinen lehen bi abestiak, 2020ko apirilean argia ikusi zutenak. Floresek freskotasuna eta esperientzia gehitu dizkio diskoari, Aranzaberen esanetan.

lehen urratsak

Lainen Irudiak abestia entzun zuenean hasi zen Esanezin . Une zail batetik igarotzen ari zen momentu hartan, eta abestiarekin oso identifikatuta sentitu zen: 'Kantua entzun eta proiektua ereiten hasi zen'.

Euskal musika beti izan du oso gustoko Aranzabek eta horren emaitza da egungo diskoa. Nahiz eta pop-a den diskoaren musika-genero nagusia, kantek rock eta indie pintzeladak ere badituzte, soinu hibridoaz gain. Genero eta soinu nahasketa honek Esanezinen esentzia propioaren eredu dira.

Bizi proiektua

'Lanketa psikologiko handia egin beharra izan dut diskoa argitaratu aurretik', jakinarazi du Aranzabek. Gauza asko bere esku ez egoteak beldurtzen du, hala ere, harro dago sortutako proiektuarekin eta entzuleen artean harrera ona izatea espero du, aurretik kanporatutako abestiek izandakoaren moduan: 'Jendeari barneak mugitu nahi dizkiot Aireratzenekin'.

Esanezin epe luzerako proiektua izatea nahi du Aranzabek, musika proiektua izateaz ez ezik, bizi proiektua ere baita: 'Musikaz bizi-tzen jarraitu nahi dut'.