- Datorren astelehenean, maiatzaren 7an, Lazkaoko artisten lana ezagutzeko aukera egongo da, Areria aretoan eskainiko den emanaldian. "Herriko kulturgileak lanean ari gara eta artistei plazak, oholtzak, aretoak, entzuleak, ikusleak, jendea€ jarri behar diegu. Egindako lanak erakustea, etxetik irten eta publikoarekin gozatzea, ikasten eta lanean jarraitzeko motibatzea ditugu helburu", zehaztu dute. Hala, 19.00etan hasiko da saioa.