- Zalantzarik ez da covid-19aren agerpenak bizitzak errotik aldatu dizkigula. Zentzu horretan hausnartu eta gaia lan-tzeko, Beasaingo EH Bilduk jardunaldi batzuk antolatu ditu, Beasain bizitzak erdigunean jar-tzen izenpean. Herritarrengan sortu dituen arazoak elkarbanatu, eta guztien artean irtenbideak bilatzeko abagunea lortzea izango dute helburu. Izena eman beharko da aldez aurretik eta bi bide daude horretarako: bildubeasain@gmail.com, edo 644 949 157 telefonora idaztea.

Guztira, lau izango dira antolatu diren saioak. Lehenengoa gaur bertan hasiko da, arratsaldeko 17.00etan, Igartzako Jauregian; gainontzekoak ere leku eta ordu berean garatuko dira. Hala, maiatzaren 8an, berriz, zaintza lanak jarriko dituzte eztabaidaren lan lerroan. Beasaindarrek elkar zaintzeko dituzten egiturak aztertuko dituzte, eta nolako zaintza sistema nahiko luketen ere bai. Egungo ekipamendu motak zeintzuk diren ikusteko aukera izango da.

Ekainaren 8an emango diote segida jardunaldiei. Hala, etxebizitza ereduaren inguruan jarduteko aukera izango da. Beasaingo egoerari helduko diote bertan, eta izan daitezkeen aterabideen inguruan arituko dira.

Amaitzeko, laugarren eta azken saioa ekainaren 23rako antolatu dute. Hausnarketatik ekintzara pasatzeko hartu beharreko neurriak identifikatuko dituzte, aurreko hiru saioetan ateratako ondorioekin.

Herritar guztiei zabaldutako ekintzak izango dira eskainiko diren guztiak.