Ordizia | Oiangu gertutik ezagutzeko aukera izatearen aldeko apustua" egingo da

16.04.2021 | 00:29
Maitane Alvarez eta Yoana Garcia, Oiangu Natur Eskolan. Argazkia: M.A.

ordizia – Datozen asteetan 8 eta 12 urte bitarteko Jakintza eta Urdanetako ia 500 haur pasako dira Ordiziako Oiangu Natur Eskolatik, eta maiatzaren amaiera arte luzatuko den ekimena izango da. Aste honetan bertan hasi da beste urtebetez, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik.

Urtez urte jarraipena duen ekimena da Natur Eskola hau. Maitane Alvarez, Ordiziako Udaleko alkateordeak hala nabarmendu nahi izan du: "Ordiziarrontzat gure leku kuttuna da Oiangu, eta haur garenetik ingurune horretara jotzen dugu, azkenean, asko direlako parkeak eskain-tzen dizkigun aukerak. Gainera, orain, eguraldi honekin zoragarria da ingurunea".

Bide horretan, "ordiziarrak Oiangu gertutik ezagutzeko aukera izatearen aldeko apustua" egiten jarraituko dutela nabarmendu du Alvarezek.

Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek bi ikastetxeetako 3. zikloko ikasleekin lan egiteko aukera izango dute aurten ere. "Haur kopurua iazkoaren an-tzekoa izango da, eta ia 500 haurrek parte hartuko dute. Kopuru nabarmena da", dio.

naturarekin Funtzionamendua orain artekoaren berdina izango da: Ordiziako ikastetxeetako haurrak Oiangura igoko dira Aranzadiko begiraleekin eta bertan egun osoa irauten duten jarduerak egingo dituzte, jolas librerako astia ere utziz. Jarduerak, jolas eta tailerretan oinarritzen dituzte, non ikasleak beraiek diren Oianguko bitxikeria eta altxorrak deskubritzearen protagonistak.

"Haurrek naturarekin ingurunean eta kontaktuak ondo pasatzea lortu nahi dugu; azken finean aire librean egiten ditugu jolasak, baina era berean ikasi egiten dute", azaldu du Yoana Garcia, Aranzadi Zientzia elkarteko kidea.

Atzo goizeko saioan, esaterako, Jakintzako ikasleen txanda izan zen, eta bertako haurrek iparrorratzak erabiltzen ikasi zuten, eguzki eta tenperatura onaz gozatzeko aukera zuten bitartean. Taldetan banatuta, begirale eta irakasleen laguntzaz, ginkana moduko bat garatu zuten parkean zehar, beharrezko materiala erabiliz.

noticias de noticiasdegipuzkoa