- Gabiriako elizako saioarekin amaitu da aurtengo Osinalde saria, eta bertan Gorka Pagonabarraga izan da garailea. Nafarra lehiaketara ordezko moduan iritsi zen, baina gustatu egin da egindako lana eta epaimahaiak 46. edizio honetako lehen postua merezi duela eba-tzi du.

Publikoak ere izan zuen bere gustokoena aukeratzeko modua, eta eman zituzten botoetan ikusi zen Ane Zuazubiskar arrasatearrak egindako saioa gustatu zitzaiela gehien. Bertsorik onena Urko Arregik zortziko txikian botatakoa izan zen.