Aste Santuko jarduerak Igartubeiti baserrian

Ginkana, jolasa eta bisita gidatuak antolatu dituzte eta Pirinioetako mitoei buruzko erakusketa bisita daiteke

27.03.2021 | 00:54

ezkio – Ezkioko Igartubeiti baserri museoak programa berezia antolatu du Aste Santurako. Bisitariek baserriaren eta natur ingurunearen sekretuez gozatzeko aukera izango dute. Jarduera guztiak baserriaren inguruan egingo dira, bakarka zein sei laguneko taldeetan.

Alde batetik, familientzat modu autonomoan eta baserriaren inguruan, baratzean eta sagarrondoetan, Martintxoren freskagarririk gustokoena ginkana egiteko aukera eskaintzen da. Museoaren ohiko ordutegian eskaintzen den jarduera honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea. 30-45 minutuko iraupena du, eta euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri. Ginkanak bi euroko kostua du familia bakoi-tzeko. Museoa bisitatuz gero, doakoa da.

Bestalde, baserria Martintxoren ikuspegitik gozatzeko aukera dago Igartubeiti baserriko guneak zeharkatzen dituen jolas baten bidez.

Gainera, museoak bere sekretu guztiak ezagutzeko aukera eskaintzen du, komentatutako bisita elebidunetan. Sei lagunentzako edukiera dutenez, aldez aurretik erreserba egitea komeni da, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 943 725 107 telefono zenbakira deituta.

Bestalde, interpretazio zentrora eta baserrira egindako bisitaren osagarri, Pirinioetako mitoak eta kondairak aldi baterako erakusketa dute.

Erreserbak Museoaren jarduera guztiak koronabirusaren aurkako neurrietara egokitu dira. Edukiera mugatua denez, 943 725 107 telefono zenbakira deituta edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita erreserba egitea komeni da. Aste Santuko egitaraua museoaren webgunean ere ikus daiteke: www.igartubeitibaserria.eus.