- Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia, Eneko Araiztegi, Mikel Tapia eta Iban Urdangarin izango dira martxoaren 27an, 17.00etan, bertso saioa eskaintzen Ataungo San Martingo Herri Antzokian, Aitzol Barandiaran gai jartzailearekin batera. 130 lagunentzako lekua izango da, eta sarrerak Troskaetan, Errotaundin, Martintxo, Erauskin Harategia, Urbieta Taberna eta Sutegi Tabernan eros daitezke, sei euroan.