Ataungo hainbat gune hemendik aurrera askoz hobeto argituta egongo dira, izan ere, Udalak argiteria berritzeko lanak burutu berri ditu. Dagoeneko bigarren fasea bukatu dute, eta datorren urtean, 2022ari begira, hirugarren eta azken fasea amaitzea espero dute. Besteak beste, San Martin auzoko plaza aurreko argiak izan dira egokitu direnak.