- Parte-hartze prozesua abiatu dute Seguran, herritarren beharrak, nahiak eta ardurak zuzenean jasotzeko. Galdetegi bat martxan jarri dute horretarako. Hala, Udaleko webgune eta WhatsApp bidez zabalduko dute, eta herritarrak parte hartzeko deia zabaltzen dute Udaletik. “Galdetegi laburra da, azkar betetzen da”, zehaztu dute. Guztiz anonimoa izango da, eta beraz, lasaitasun osoz azaldu ahalko dute haien iritzia segurarrek, babestuta eta konfidentziala izango baita. Hala ere, kontuan izan behar da gai garrantzitsua izanda, beharrezko seriotasunarekin hartu behar dela. Galdetegiak udaletxean edo liburutegian utzi daitezke.

Hau betetzeko epea otsailaren 7a izango da, eta ondoren, bi gogoeta saio antolatu dituzte galdetegitik ateratako puntuak lan-tzeko. Batetik, otsailaren 13an, eta bigarrena otsailaren 27an egingo da. Biak Baratze pilotalekuan garatuko dira, 10.00etatik 13.00-etara. Gomendatzen da aurrez izena ematea, Udaleko webgunaren bidez edo WhatsApp ez, 653 418 354 telefonoan.

Gainera, Segurako Udalak jakinarazi du 10.000 euroko partida berezi bat sortu dutela eta hori “gazteen esku” utziko dutela. Zehazki, prozesuan erabakitako jarduera edo ekimenetara bideratuko direla aurreratu dute. “Haiek erabakiko dute diru hori zertan inbertitu”, adierazi dute.