- Joan den abenduaren 12ko asteburuan, Idiazabalen Maugigoena eta Akutain arteko bidean luizi bat egon zen. Hori dela eta, bidea itxi egin zuen Udalak. Hori gutxi balitz, baina, harri gehiago erori ziren abenduaren 19an. “Lur jausi gehiago egon daitezke eta bideak itxita jarraituko du auto zein oinezkoentzat”, jakinarazi dute Udaletik. Gainera, gehitu dute egin beharreko lanak ez direla arinak eta irtenbidea urte amaierarako egotea espero da.