- Gaur bertan hasiko dira berriz ere Izalbira egitasmoarekin, non, batez ere, 65 urtetik gorako pertsona sedentarioei zuzenduta dagoen. Idiazabalgo Udaleko Gizarte Zerbitzuen batzordetik abiatutako ekimena da, Nagusilan elkartearekin batera; iaz arrakasta handia izan zuen, eta asko izaten ziren herrian barrena ibiltzera animatzen zirenak.

Gauzak horrela, hemendik aurrera, asteartero goizeko 11.00etan elkartuko dira parte hartu nahi duten pertsona guztiak udaletxe azpian, eta bertatik abiatuko dira dagokien ibilbidea egitera. “Ekimen honen helburua paseoak konpainian egin eta adineko pertsonen ongizatea hobetzea da”, azaldu dute Udaletik.

Garrantzitsua da jakitea egingo diren ibilbide guztiak “lauak eta seguruak” direla, baina ez hori bakarrik, izan ere, “zailtasun motorrak dituzten pertsonentzako egokituta” daudela. Beraz, norbaitek ezintasun fisikoren bat izango balu ez da arazo izango ekimenean parte hartzeko. Gainera, ibilbidean zehar erakunde antolatzaileetako boluntarioen laguntza izango da uneoro.

“Ibiltzea da garrantzitsua, bakoi-tza bere ahalbideen arabera eta, horretaz gain, ondo pasatzea eta lagun berriak egitea ere bada helburua”, gaineratu dute.

Beraz, idiazabaldar guztiak animatzen ditu Udalak aurtengo urtean berriz ere Izalbirarekin bat egitera, eta aukera hau aprobetxatzea bai kirola egiteko, baina baita ere adin antzekoa duten pertsonekin harreman sare berriak lor-tzeko.