- Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zumarragako Udalak 40.000 euro inbertitu dituzte Egibideren txukunketan. Bertan herriaren izena jarri dute, oso letra handiekin.

Egibide Eitza ondoan dago, Beasain-Bergara errepideko loturaren alboan. Lotura hau 2005ean egin zen eta mendia eusten duen hormaren ingurua zegoen bezala utzi zen. Udalak inguru hori txukun-tzea erabaki du eta, horretarako, garbitzeaz gain, herriaren izena osatzen duten altzairuzko letrak jarri ditu.

Datozen egunetan herriaren historiarekin lotutako altzairuzko lau xafla jarriko dira. Antiori, Legazpi dorretxeari, trenbideari eta saskigintza eta altzairugin-tzari buruzkoak izango dira. Aurrerago, herriaren izena eta lau xaflak argiztatu egingo dira. Gainera, 500 zuhaitz landatu behar dira. Aurrekontua 40.000 eurokoa da. Udala proiektua egiteaz arduratu da eta Aldundiak obraren gastuak ordainduko ditu.

Egitasmoa atzo eguerdian aurkeztu zuten Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta Mikel Serrano alkateak.

Serranok zuhaitzetako batzuk Zuhaitz Egunean landatuko direla aurreratu zuen. “Zuhaitz Eguna aspalditik antolatzen da eta haur jaio berrien gurasoek parte hartzen dute”.

Asensiok egitasmo honetan haurrek ere parte hartzearen garrantzia azpimarratu zuen. “Etorkizun jasangarria nahi badugu, haurrak kontuan izan behar ditugu. 500 zuhaitz landatuko ditugu. Halako ekintzek klima aldaketari aurre egiten laguntzen dute”.