- Idiazabalgo gimnasioko erabiltzaileei, zuzenean berrituko zaie inskripzioa. Baja eman nahi luketen erabiltzaileek, baina, urtarrilaren 15 aurretik jakinarazi beharko diote Udalari bertan behera utzi nahi dutela bazkidetza. Lehiatilan edo telematikoki egin daiteke tramitea. Bestalde, erabiltzaile berriek urtarril osoan zehar izena emateko aukera izango dute.