- Kirol Kontseilu Nagusiak, Emakume programarekin elkarlanean, eta Ordizia Rugby taldearen eta Udalaren babesarekin, formazio saio batzuk antolatu ditu asteburu honetarako. Helburua emakumezkoak errugbi partidetan epaile izateko aukera edukitzea da, materian sakonduz.

Dagoeneko izen-ematea beteta dago eta guztira 25 izango dira formazio hau jasoko duten emakumeak. Formakuntza honek zati teoriko bat izango du, Barrena kultur etxean eskainiko dena, eta, aldiz, alderdi praktikoa Altamira zelaian garatuko da, Ordizia Rugbyk jokatzen duen lekuan bertan. Parte-hartzaileek lehen hartu-emana izango dute errugbiko epaile lanarekin.

Probak gainditzen dituzten emakumeek Level 1 World Rugby ziurtagiria lortuko dute, hau da, arbitroen lehenengo mailari dagokiona. Horrek 18 urtetik beherako kategorien arteko lehiaketetan epaile izateko aukera eskainiko die, urratsak emanez.