- Ostiral honetan Andoni Mutiloa artistak Esnatu naiz izeneko kabareta eskainiko du, Herri Antzokian. 19.00etan hasiko da emanaldia eta dantza eta musika nahasiko dituen ikuskizun honetan hainbat gai taularatuko ditu, hala nola, identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea. Doako saioa izango da, baina gonbidapenak aurrez hartu beharko dira Barrena kultur etxean, 943 805 630 telefonoan.