- Osasuntsu mantentzeko asmoekin jarduera fisikoaren bidez osasun fisikoa eta mentala hobetzea helburu duen ibilaldiak hartzen ditu Tipi Tapa egitasmoak. Gainera, irteera hauekin herriak ezagutzeko aukera aparta ere bada.

Adin guztientzako irekia den ekimena da, nahiz eta beste herrietan egin moduan, helduei zuzendutakoak izaten diren normalean. Gainera, zailtasunak dituztenak ere gerturatu daitezkeela jakinarazi dute, eta horren arabera ibilbide desberdinak egokituko dituztela.

Garrantzitsua da kirolak eguneroko bizitzan lekua izatea, eta ekimen honen bitartez herritarrak horretaraxe bideratu nahi dira, bizitza osasuntsua mantentzera eta kirola egitera.

Hala, ostiralero errepikatuko den ekintza da, eta goizeko 9.30etik 11.00etara iraungo du. Beti Gazte aurrean elkartuko dira ibilbideak egiteko prest dauden partaide guztiak, eta hortik abiatuko dira toka-tzen zaien bidea hasteko.

Ibilaldia bukatu ondoren, gainera, taldeari salda beroa eskainiko zaio tabernan. Egoerara egokituta, taldeak ez dira sei pertsona baino gehiagokoak izango, musukoa beharrezkoa izango da unero, eta distantziak ere mantenduko dira. Taldean kirola egiteko aukera paregabea, beste behin.