- Ekintzailetza soziala eta ekonomia sozial eraldatzailea sustatzeko programa jarriko da martxan Ordizian, Udalaren, Biziola, Goierriko Ekonomia Sozial Eraldatzaileko sarearen eta Olatukoop sarearen arteko elkarlanari esker.

"Orain urtebete abiatu den egitasmoa da hau, non Goierrin sinesten genuen ekonomia soziala hartu eta pertsonak erdigunean jarriz, beste modu batean funtzionatu zitekeela", zehaztu du Naroa Elortza, Biziolako kideak.

Guztira, sei saio teoriko-praktiko egingo dira, funts berdinarekin baina gai ezberdinak landuz. "Hainbat erronka soziekonomikoei aurre egin beharko diegu etorkizunera begira: zaintzak eta bereziki zahartzaroari dagozkionak, aldaketa klimatikoa, digitalizazioa, ekonomiaren dibertsifikazioa, eraldaketa feminista eta lehen sektorearen birformulazioa, besteak beste", gehitu du Elortzak.

Hala, urriaren 3an Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta kooperatibismoaren oinarriak, urriaren 17an Tokiko garapen eraldatzailea, lurralde bizigarriak sortzeko bidea, urriaren 31an Talde-kudeaketa eta antolaketa parte-hartzaile, inklusibo eta demokratikorako tresnak, azaroaren 14ean Ekonomia feminista eta ekintzailetza soziala aniztasunetik, azaroaren 28an Harremanak, sare komunitateak eta marketin komunitarioa, eta abenduaren 12an izango da azkena: Bizigarritasuna eta bideragarritasuna ekimen kooperatibo eta komunitarioetan. Saio guzti hauek Ordiziako Udaletxeko ba-tzar aretoan egingo dira, goizeko 9.30ean hasi eta 13.00ak arte. Izen-ematea beharrezkoa da, koopfabrika.eus/goierri helbidean.

Horrez gain, sustapen saioak ere egingo dira, zeinetan Goierrin eta Ordizian dauden erronka sozioekonomiko zehatzak landuko diren. "Gai zehatzak landuko badira ere, ez dira ekintzaileentzat bakarrik zuzenduak egongo, izan ere, edonork bere ekarpena egin ahalko du", adierazi du Andoni Mikelarena, Biziolako kideak.

Sustapen saioak 18.00etatik 20.00-etara egingo dira, Barrena jauregian. Urriak 6, Etxebizitza kooperatiboak; urriak 27, Elikadura burujabetzarantz, ikuspegi kooperatibotik; azaroak 10, Zaintzaren krisia eta eran-tzun kooperatiboa eta abenduaren 1an: Kultura ikuspegi kooperatibo-komunitariotik.

Bai saio teoriko-praktikoak zein sustapen saioak doakoak dira baina izen ematea beharrezkoa da. Lehentasuna izango dute ordiziarrek.

Saioetan parte hartzeko koopfabrika.eus/goierri helbidean izena eman behar da eta sustapenekoakirekiak izango dira