- AMAK laukoteak zabalduko du gaur iluntzean Ordiziako lehen musika zikloa. Hala, ilun-tzeko 20.30ean, Herri Antzokiko taula gainera igoko dira Alaitz eta Maider taldeko Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja eta Kristina Solano (M-n Ezten).

Lau kontzertuetarako abonu bat jarri da salgai, 28 euroan, eta sarrera solteak 10 euroko balioa dute. Abonuak Barrenan eta Herri An-tzokian eros daitezke, eta sarrera solteak Herri Antzokian edo Kutxabanken bidez lortu beharko dira.

Beste hiru saiok osatuko dute egitasmoa, eta kontzertu guztiak leku eta ordu berean izango dira, ostegunetan. Urriaren 8an Amorante taldearen txanda izango da, azaroaren 19an Maria Berasarteren ahotsaz gozatzeko aukera egongo da eta abenduaren 10an Iñaki Salvador eta Loyola Garmendia.