Orientazio ona izatea beharrezkoa da endian ibiltzea gustatzen zaion edonorentzako. Ez ibilbidean zehar galdu ezkero berriz ere hasierako puntua non egon daitekeen jakiteko, bideaz gozatu eta nondik ibili den jakiteko ere bai. Horretarako hainbat materialek laguntzen diete mendizaleei, hala nola, brujulak eta mapak. Egia da egun, teknologia berriek ekarri dituzten hobekuntzen artean daudela uneoro non gauden jakiteko aplikazioak, baina zer gertatzen da estaldurarik gabe baldin bagaude? Horregatik, oso garran-tzitsua da ingurunea begiratu eta begi zorrotzekin aztertzeko gaitasuna lantzea.

Horixe bera egiten dute Zegaman kokatuta dagoen Anduetza parketxearen inguruan dagoen Orientazio zirkuitu iraunkorra. Bertan, eta nahiz eta batzuek oraindik ere gune honen berri izan ez arren, lanketa zabala egiten dute jolas artean, eta lehiaketak ere egin izan dira.

Asteburu honetara begira, Gipuzkoako parketxe sareak ekintza interesgarria antolatu du familian orientatzioa jolas bidez lantzeko, dibertitu bitartean ikasten joateko. Guztira hiru orientazio zirkutito daude, luzeera eta zailtasun ezberdinekin eginak, bakoitzak haren gaitasunaren arabera aukeratzeko egokiena dena. Familian orientazioaren hastapenak jasotzeko ibilbide horian zehar murgilduko dira igande honetan, abuztuak 2, orientazio-mapa eskuan hartuta.

Iparra galdu gabe! izena jarri diote jarduera honi, eta familiei zuzenduta izango da. Orientazioan oinarrizkoan diren argibideak ikasi ahalko dira. Hitzordua, goizeko 10.30ean Anduetza parketxean izango da, eta pare bat orduko iraupena izango du; ekintza 12.30ean amaituko dela espero da. Prezioa pertsonako 3 eurotakoa da, eta izena ematea derrigorrezkoa, plaza mugatuak egongo dira eta. Hori egiteko hainbat bide daude: andue-tza@gipuzkoanatura.eus helbidera idaztea, edo bestela telefono bidez ere apuntatu daiteke jarduera honetan: 943 80 21 87 edo 688 623 609an.

Anduetza parketxekoek jakinarazi dutenez, COVID-19 birusa dela eta, osasun-prebentziorako neurriak hartuko dituzte ekintza guztia segurtasun osoz egin dadin, berme guztiekin. Horregatik talde txikian banatuta ibiliko dira, segurtasun distan-tziak mantenduz, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa egongo da eta musukoa norberak eraman beharko du, beharrezkoa den kasuetan jan-tzita eramateko.

Hala, abuztuari hasiera eman eta familian, naturaz gozatu eta orientazioaren munduan barneratzeko aukera eskainiko dute Zegaman, Goierrin dagoen ingurune ederrenetako batean.

Bi orduko iraupena izango du eta pertsonako hiru euro ordaindu beharko dira. Izen ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak daude eta