- Asteazkeneroko legez, hutsik egin gabe Segura Irratiko BixiBixi saioa egingo dute, 89.2 FMan. Egunean behin jokoa izango dute hizpide eta 3.denboraldia bukatu berria den honetan bi segurar daude 20 lehenengo sailkatuetan: Eñaut Arretxe, eta 2. denboraldiko irabazlea izan zen Eneko Agirrezabal. Biekin solasean arituko dira jokoaren berrogeialdiko aste berezi honetan.

Ainize Madariagarekin Komunitatea hats-bahiturik, hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak euskara txikitan debekatu izanaren ondorioak aztertzen dituen liburua landuko dute. Ahotsak.eus guneko Izaskun Gastonek, berriz, duela mende bateko izurritearen lekukotza ekarriko du, eta Gabino Murua ere astero bezala euskararekin lotutako aholkuarekin izango dute irratsaioan, zuzenean emitituz.