- Beste udalerrietan egiten ari diren moduan, egoera berezi honetan Beasaingo Udalaren lehentasuna da herritarren ongizatea bermatzea. Horregatik, bereziki zaurgarritasun egoeran dauden pertsonengan arreta berezia jarria daukala nabarmendu dute, eta harremanetan jarriak dira dagoeneko horiek guztiekin.

Kasu honetan adineko pertsonak dira jomuga nagusia, hain zuzen ere, 80 urtetik gorako biztanleak. Joan diren egunetan Ongizate Zerbitzuetako langileak banan-banan telefonoz jarri dira harremanetan adineko pertsona horiekin, euren egoeraren berri jakin eta edonolako beharrei erantzuteko prestatzeko. Horrez gain, adinekoei, astean bitan dei-tzeko konpromisoa ere hartu du Udalak. Egungo datuen arabera, adin tarte horretako biztanlegoaren %1 dago jarraipen berezian.

Denak bisitatu eta gero, 282 pertsona-etxebizitza izan ziren identifikatuak, onuradunak izango direnak eta zerbitzuan parte hartzea erabaki zuten guztiek.

Eginkizun honetarako "berebiziko garrantzia" izan duela gaineratu dute joan den hilabeteetan Udalak bultzatuta abian jarritako etxez-etxeko azterketak. A tiempo izeneko programa zehazki iaz jarri zen martxan, eta biztanleriaren segmentu hori identifikatuta edukitzea ekarri du. Hala, ke detektagailuak etxebizitzetan instalatzeko abaguneaz baliatuz, 80 urtetik gorako beasaindar guztien etxebizitzak eta euren beharren azterketa burutzeko aprobetxatu zen. Joan den urteko azaroan hasi eta otsailean bukatutako azterketak, beasaindar hauek ezagutu eta euren egoera eta beharrak zein diren identifikatuta edukitzea ekarri du.

Etxeko suteak aurreikusteko zerbitzu honekin batera Pertsona Nagusien Udal Behatokia martxan jarri zen gizarte premiak edo arriskuak antzemateko etxebizitza 282 etxebizitza horietan. Elkarrizketa egituratuak izanez, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei erantzun eta zailtasunak jasaten ari direnen baldintzak hobe-tzea lortu nahi da.

Udal Behatokiaren helburu orokorrak informazioa batu eta pertsona nagusien bizitza egoera eta ezaugarriak deskribatzea da; horrez gain, tratu-txarren, isolamendu eta abandonu egoeran egon litezkeen pertsonak identifikatzea ere bai, eta gainera, ahalmen kognitiboa ahulduta duten pertsonak identifikatzea; gizarte zerbitzuekin erlazioa duten beharrizanak identifikatzea, eta beharrizan berezidun pertsonak identifikatzea. Identifikatu diren etxe guztietako kideei gomendatutako neurri zuzentzaileei buruzko informazioa eman zaie, eta astean bitan deituko zaie.