Legorretako plazan kokatuta zeuden bi platanondo bota egin dituzte, Kimubat taldeak gomendatuta. "Oso gaixo zeuden, ustelduta, eta eror-tzeko arriskuan", azaldu dute Legorretako Udaletik. Horren aurrean Kimubat taldeari herriko zuhaitzen azterketa egiteko eskatu zion Udalak, eta ekintza plan bat aurkeztuko du horren aurrean. Plazan, era berean, iturri bat jarriko da, umeentzat, adinekoentzat eta herritarrentzat, oro har, erabiltzeko erosoagoa eta errazagoa izango dena.