ordizia - Asteburuan Ahoz aho jaialdiaren narrazio lehiaketa jokatu da Ordiziako D'elikatuz zentroan. Egitasmo honek ahozkotasuna balioan jartzen du eta herritarrak gai honen inguruan elkar-tzea du helburu. Horretarako egitarau zabala antolatu da beste behin, eta horietako bat Ahozko narrazio lehiaketa da. Aurtengoa zortzigarren edizioa da, eta sei partaide igo dira taulara.

Hain zuzen ere, Xabier Gonzalez (Barakaldo), Leire Zinkunegi (Orio), Ane Arrugaeta (Gasteiz), Ester Poveda (Berrobi), Joxe Aldasoro (Etxarri-Aranatz) eta Aitziber Sampedro (Orendain) izan dira partaideak. Ane Gebara kontalaria izan da aurkezlea lehiaketa honetan, eta ikusle batzuk ere gerturatu ziren narrazioaren egun handiaren ikusle izan direnak.

Honako hauek izan dira lehiaketara aurkeztutako ipuinak: Zurginaren ipuina, Olatua, Beti bezala, ezer Ez!, Nire maletaren ipuinak, Arotza eta Lama, eta Imajinatu. Bakoitzak bere ipuina modu propioan defendatu du eta kontatzeko estilo ezberdinak ikusteko aukera ederra izan dela nabarmendu dute bertaratu direnek. Imajinaziorik ez da falta izan oraingo saioan, eta finalean ere maila handia espero da.

sailkatuak Epaile lanetan, berriz, Iñaki Carretero, Itziar Rekalde, Irati Goikoetxea, Imanol Arabaolaza, eta May Gorostiaga aritu dira, partaideen emanaldiari puntuazioa jarriz. Publikoak ere izan du bere iritzia emateko aukera ohiko moduan; ikusle guztiek boto bana izan zuten gehien emateko gustatutako ipuinari emateko, modu horretara zuzenean sailkatuz partaideetako bat.

Publikoaren botoak eta epaileen puntuaketak kontatu bitartean Kicirke-ren malabareetaz goza-tzeko aukera izan zen, ikusleen gozamenerako.

Gauzak horrela, finalerako pasea Ester Povedak, Ane Arrugaeta eta Joxe Aldasorok lortu dute. Hiru partaide hauek izango dira datorren martxoaren 27an Ordiziako Barrena Jauregian egingo den Ahozkotasunaren Gala Nagusian aurtengo kalabaza jasotzeko lehian harituko direnak. Orduan jakingo da zein den ahozkotasunaren egungo errege edo erregina, ipuinak eta historioak kontatzeko abilezia handiena erakutsi duena aurtengo urtean.

Giro politean eman zaio hasiera aurtengo Ahoz Aho jaialdiari. Hi-tzez idatziak baino ahoz aho ipuinak jasotzeko aukera ugari izango da martxoaren 28ra bitartean. Orain itxarotea besterik ez da geldi-tzen ahoz aho lehiaketaren irabazleak zeintzuk diren jakiteko, eta finalean ere sarrera irekia izango da eta interesa duen edonork joan ahalko du.

Epaile lanetan aritu dira Iñaki Carretero, Itziar Rekalde, Irati Goikoetxea, Imanol Arabaolaza eta May Gorostiaga