beasain - Beasaingo Udalak abian jarritako Mugikortasun Jasangarriaren Mahaiaren nondik norakoak ezagutzera ia 30 lagun inguru gerturatu dira aste honetan. Bertan, herriko mugikortasunaren inguruan dituzten kezkak azaltzeko aukera izan zuten beasaindarrek, eta ondoren ibilaldi kritikoa egin zuten herrigunetik, dauden arazoak identifika-tzeko helburuarekin. Taldeka banatuta ibili ziren kaleetan barrena, txoko guztiak aztertuz. Nahiz eta hasi besterik ez den egin prozesu hau, datorren hilabetean berriz elkartuko dira hurrengo pausoak zehazten joateko.

Hain zuzen ere, Mugikortasun iraunkorra, segurua eta osasungarria erronka geroz eta garrantzitsuagoa bihurtu da Beasaingo Udalaren-tzat, eta baita bertako herritarren-tzat ere. Zehazki, herri bizigarriago bat eraiki eta jasangarritasunaren arloko nazioarteko helburuak bete nahi direnez, neurriak hartu beharra daudela ikusten dute. Beasaingo egungo mugikortasun eredua mahai gainean jarri eta espazio publikoaren irisgarritasuna, desplazamenduen eraginkortasuna edota zenbait guneen arteko lotura zailtasunek kezkak sortzen dituenez, elkarrekin egitasmo hau abian jarri dute irtenbideak ematen saiatzeko helburuz.

Herriko pertsona, elkarte, erakunde, talde politiko eta eragileen arteko lehen topaketa honek prozesuan zeintzuk parte hartuko duten eta helburuak zein izango diren argi-tzeko balio izan du. Xede nagusia gaur egun dauden arazoen eta hobetzeko aukeren oinarrizko irizpideak lortzea izango da; ondoren, jasotakoarekin Mugikortasun Plan jasangarri bat idazteko balioko dutena eta udalerria herritarren beharretara egokituko duten ekintzak edo esku-hartzeak jasoko dituena. Lehen esku-hartze honetan izango ziren parte-hartzea ezin izan dutenak, eta horiek hurrengo bilerara deituta daude interesa badute, eta ekarpenak egiteko mugilasai@beasain.eus helbide elektronikoa egokitu dute.