usurbil - Usurbilgo Lanbide eskolak berrikuntza moduan bi programa jarri ditu aurten martxan: Enpresan prestakuntza izeneko programa, esate baterako, Heziketa Zikloko lehenengo kurtsoko ikasleei dago zuzenduta eta horren bitartez hiru arratsaldez enpresetan egoteko aukera dute, etorkizunean bere lanbide izango denaren dinamika ezagutzeko aukera izanik.

Bestetik, bigarren kurtsoa bukatu dutenei, otsailean titulua eskuratu bitartean, praktikaldia egin duten enpresa berean egonaldia hiru hilabetez (abendua-otsaila bitartean) luzatzeko aukera eskaintzen zaie Egonaldia enpresan izeneko bekaren bitartez. Horri esker, praktikaldia luzatu eta titulua eskuratu bitartean lan-trebakuntza hobetzeko modua dute ikasleek.

Usurbilgo Lanbide eskolako programak hobeto ezagutu nahi dutenen-tzat ate irekien jardunaldia antolatu dute datorren astean, otsailaren 12an hain zuzen, 18.00etatik aurrera.

lan munduan txertatu Jakina da Lanbide Heziketako ikastetxeen lotura estua enpresekin, izan ere, aspaldidanik derrigorrezkoak baitira lantokiko praktikak heziketa ziklo guztietan. "Praktika hauekin hasi ginenetik bilakaera benetan handia izan da: hasieran, bere garrantziaz jabetzea kostatu bazen ere, gaur egun inork ez du zalan-tzan jartzen enpresa mundura hurbiltzeko eta lan munduan txerta-tzeko orduan Lanbide Heziketak jokatzen duen paper garrantzitsua", adierazi dute Usurbilgo Lanbide eskolatik.

Gaur egun, ikasleak aukera zabala dauka praktika horiek egiteko: batetik, betiko praktikaldi klasikoa egin dezake, bigarren kurtsoko azken hiru hilabeteetan; bestetik, prestakuntza dualaren alde egiten dutenek bigarren ikasturtean enpresa eta ikasketak uztartzen dituzte; hirugarrenik, Erasmus programaren bidez kanpoko herrialde batean ere egin ditzakete praktikak.

Usurbilgo Lanbide Eskolak ondoko bost familia profesionaletako goi mailako eta erdi mailako heziketa zikloak eskaintzen ditu: Administrazioa, Elektrizitate-Elektronika, Energia eta Ura, Fabrikazio Mekanikoa, eta Instalazioak eta Manten-tzea. Halaber, aipagarria da lan bila ari diren eta lanean ari diren pertsonentzako urtero izaten duen ikastaro eskaintza zabala. - N.G.