Ikastolen aldeko bertso afaria, Zapiainen

Amets Arzallus eta Iker Zubeldia bertsolariek eskainiko dute saioa bihar, Astigarragako sagardotegian

30.01.2020 | 06:22

astigarraga - Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko hirugarren bertso-afaria antolatu du Zapiain sagardotegiak, Ikastolen Elkartea, Herri Urrats eta Seaskaren lagun-tzarekin. Saioa bihar izango da, Amets Arzallus eta Iker Zubeldia bertsolarien eskutik. Sagardoaren eta bertsolaritzaren arteko lotura aspaldikoa da. XIX. eta XX. mendeetan, esaterako, Euskal Herriko sagardotegiek maiz antolatzen zituzten bertso saioak, bertaratzen ziren sagardozaleak entretenitzeko eta gaur egun ere badira usadio horri eusten diotenak. Biharko ekimenean Alkorta Bakailaoak eta Txogitxu haragi hornitzailearen lagun-tza izango du Zapiainek. - N.G.