- Donostiako kaian dagoen Aita Mariren eskulturan omenaldia egingo dute gaur, Zumaiako marinelaren heriotzaren eta Arrantza Eskolaren sorreraren urteurrena dela eta.

Aquariumak antolatu duen ekitaldia 11.00etan izango da. Alde batetik, Estatuko lehen arrantza eskola duela 109 urte zabaldu zuten, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen eskutik.

Bestalde, 155 urte beteko dira Jose Maria Zubia marinela hil zenetik. Aita Mari heroi famatu bihurtu zen Euskal Herrian itsasoan egin zituen salbamenduak medio. Donostiarrek portuan bere busto bat jarri zuten eta bertan utziko dute lore sorta bana Aquariumeko lehendakari Jose Ignacio Espelek eta Ana Mari Zubiak, Aita Mariren sendiaren izenean.