Donostia | 150 zuhaitz landatu dituzte Amara eta Erriberen artean dagoen Amaiur parkean

Igeldon pista bat egiteko moztutako arbolen konpentsazioaren parte da landaketa

22.12.2020 | 20:08
Donostiako Amaiur parkean landatutako zuhaitzak.

Donostiako Udalak 150 zuhaitz baino gehiago landatu ditu Amaiurko parkean, Amara Osinaga eta Loiolako Erriberen artean. Landaketa joan den astean egin zen, eta bizilagun elkartearen laguntza izan zuten.

"Parkearen alde batean baso txiki bat landatu da, 85 kimu urki dituena, eta gainerako eremuan 35 gereziondo eta 55 haritz. Landaketa egiteko tutoreak, zuhaitzentzako hodi babesleak eta mulcha jarri dira, zuhaitzentzako oso onuragarria den materia organikozko geruza bat", azaldu du Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak.

Denboraleen edo hirigintzako jardueren ondorioz aleak galdu dituzten eremuak birpopulatzeko Udalaren politikaren baitan kokatzen da Amaiur parkeko ekimena. "Gainera, garapen berriak aprobetxatzen ditugu hiriko zuhaitz-masa handitzeko. Aurten eta datozen hilabeteetan 10.000 kimu inguru landatzea da helburua", aipatu du Garmendiak. Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzaren Itelazpi sozietatearen telekomunikazio-zentro baterako pista bat egiteko Igeldon zuhaitzak mozteagatik ezarritako konpentsazioaren parte da.

noticias de noticiasdegipuzkoa