- Olentzero eta Mari Domingiren Misterioa ikuskizunerako gonbidapenak atzo jarri behar zituzten herritarren eskura Donostia Kulturaren webgunearen bidez, baina sistemak huts egin zuen, gainezka egin baitzuen. Hala, gaur 15.00etatik aurrera lor daitezke, online eta doan, www.donostiakultura.eus/festak helbidean. Ikuskizuna Antzoki Zaharrean izango da, hilaren 23an eta 24an, zazpi saio izango dira guztira eta bakoitzean 250 pertsona sartuko dira.