- Aretxabaletako UDAko areto futboleko taldearen 17 urteko ibilbidea jasotzen duen Segundu bat bizitza da! dokumentala estreinatuko dute gaur Arkupen (18.45 eta 20.00etan). Larunbaterako, aldiz, Futsal Eguna antolatu dute Kurtzebarri eskolako kantxan: lehiaketa 3x3; sagardoa eta txistorra; penalti bikoitzaren tonbola; bazkaria; kontzertuak (18.00etan hasita), eta gauean AZ Gaubelak izango dira.