- Oñatiko Atzeko kaleko jaien baitan, gaur Mila Modu (20.30ean) eta Larru Beltzak (22.15) musika taldeek kontzertua eskainiko dute (sarrerak Internet bidez edo Txokolateixan eskuratu beharko dira). Bihar, txorimaloekin photocall-a (18.00), garagardo dastaketa (19.00), eta Maddi, Garazi eta Olatzen kontzertua (21.00) izango dira. Igandean, artisau azokak (12.00) eta mus txapelketak (16.00) hartuko dute lekukoa.