- Bergarako alkateak, Gorka Artolak, hitz egin du. Bideo baten bidez agintaldiaren balorazio txiki bat egin du. Bertan, Covid pandemiaren inguruan hitz egin du, besteak beste: "Bi urte berezi izan dira, covid-19ak guztiz badintzatu dituenak. Baina atzera begira jarriz eta balantzea eginda uste dut positiboa izan dela. Jakin dugu egokitzen egoera berrira eta Bergarak behar zuen erantzun hori ematen. Gainera, gure iparra eta oinarriak ahaztu gabe lan egin dugu".

Erantzun hori lortzeko "talde sendoa" dutela aipatu du Artolak: "Orain dela bi urte besteko edo ilusio eta indar handiagoarekin lanean diharduena. Bergararekin eta bergararrekin konprometituta eta datozen bi urteetan ere borondate berarekin jarraitu nahi duena". Alkatearen esanetan, pertsonak "erdigunean" jarri dituzte legealdi hasieratik, eta herritarrekin "elkarlanean" aritu direla ere nabarmendu du. Testuinguru honetan, Ekaitz Aranberri zinegotziak azken bi urte hauetan bergararren partaidetzarekin landutako proiektuak zehaztu ditu: "Bergara 2030 Egin herrixa plan estrategikoa; azoka biziberri-tzeko prozesua; turismo plana; Bizipoza Eguna; Bergara Kirol Elkartearekin hitzarmena berritzea...". "Herritarren parte-hartzearekin, elkarlanean, egiten gabiltza hau dena. Gure egiteko modua baita. Parte-hartze prozesuetan bai, baina baita egunerokotasunean ere", azaldu du Aranberrik.

Bestalde, Nagorre Iñurrategi zinego-tziak "inguruarekin konprometituta" dagoen Gobernua dela EH Bildurena azpimarratu du. "Indar berezia egiten dugu interes orokorra eta tokian tokiko beharren arteko oreka topa-tzen, beti erraza izan ez arren. Auzoak erdigunera ekarri ditugu eta hainbat interbentzio egiten ari gara herritarren bizimodua hobetzeko", esan du Iñurrategik. Herrigune jasangarri baterantz jotzeko hartu dituzten neurrietan ere jarri du arreta EH Bilduko bozeramaileak.

Bergararren aukera berdintasuna bermatzea dela "oinarrizko prin-tzipioa" baieztatu du Ainhoa Lete alkateordeak. Horren adibide modua jarri du kirol egokituaren eskaintza handitu izana eta euskara ikastea merkatzea.

Udal barrura begira, ordea, "baliabideak optimizatuz" antolakuntza eredu berri bat martxan jarri dutela gogoratu du Udal Gobernuak. "Aldi berean, lanpostuen egonkor-tzean apustua egin dugu, gizarte langileena edo Berdintasun teknikariarena, kasu", gaineratu du Letek. Herri "parekide baten bidean" urratsak emateaz gain, bergararren "betidaniko ekintzailetasuna" ere bultzatzen ari direla nabarmendu du EH Bilduk.