Bergaran

Ekaitz Aranberri Gazteria zinegotziaren esanetan, Oxirondo ludotekara hurbiltzen den haurren profilaren gehiengoa "guraso etorkinen seme-alabak" dira. "Egoera honek kulturartekotasunaren lanketa konplexua izatea ekartzen du, ez delako herrian dagoen kultur aniztasunaren islada. Haurren artean euskararen erabilera susta-tzeko zailtasunak izaten ditugu eta profil anitzagoa izateak kulturartekotasunean urratsak ematen lagunduko lukeela uste dugu", nabarmendu du Aranberrik.

Hau honela izanda, datozen asteetan partaidetza prozesu bat jarriko dute martxan herriko gurasoekin, haurrak ludotekan izenik ez emateko arrazoiak ezagutzeko. Zerbi-tzua zergatik ez den erabiltzen jakin ondoren, eskaintza egokitzea aztertuko dute, "helburua Bergarako haur guztiek kalitatezko aisialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten baita", gaineratu du Aranberrik.

Gazteria zinegotziak gogorarazi du ludoteka, jolasa oinarri hartuta, aisialdiaz modu hezitzailean ondo pasatzeko zerbitzua dela, eta Udalaren asmoa gurasoekin honen inguruko hausnarketa partekatzea dela, "guztion artean etorkizunera begira egin beharrezko urratsak definitzeko".

Bilera bana egingo da Oxirondo ludotekako erabiltzaileekin eta gainontzeko gurasoekin. Beraz, ekainaren erdialderako amaituta egotea espero den prozesu horretan parte hartzeko deia egin dute. Lau eta hamabi urte bitarteko haurrek dute aukera azokako eraikinean kokatuta dagoen lokalera gertura-tzeko eta bertan antolatzen diren ekintzetan esku hartzeko. Zerbi-tzuak astelehenetik ostiralera arte zabaltzen ditu bere ateak, 17.00etatik 20.00etara.