- Gipuzkoako azoken sarea egitasmoaren baitan, Oñatiko azoka balioan jarri eta bere etorkizuna elkarrekin irudikatzeko galdetegi bat prestatu da. Egiten diren erosketak, eskaintzan gehituko lituzketen produktuak, edo azoka eraikineko beheko solairua zertan erabili ahal izango litzatekeen galdetzen da inkestan. Larunbatean teknikari bat ibiliko da azokan. Online ere bete daiteke (https://labur.eus/SoQ3x).