-Oñatiko XI. Film laburren rallya egingo dute etzi. Koronabirusak baldintzatuko du aurtengo edizioa, eta, beraz, gehienez ere sei partaide izan ahalko ditu talde bakoitzak. Emanaldirik ez dute egingo. Horren ordez, igandean eskainiko dituzte laburrak streaming bidez OLRren YouTubeko kanalean (17.00).