- Emakumeen gaitasunei buruzko aurreiritzitako estereotipoak haustea eta gazteen artean -bereziki hamar eta hamahiru urte bitarteko neskak- STEM ikasketak (zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematika) sustatzeko helburuarekin, Emeztim proiektua jarri dute martxan Arteman Komunikazioak, Isea zentroak eta Fusion enpresak.

Proiektu osoa chatbot sisteman oinarritzen da, adimen artifizialarekin funtzionatzen baitu. Hain justu, "modu dibertigarrian" erabitzailearen eta robotaren arteko elkarrekintza ahalbidetzen duen erreminta da. Arizmendi ikastolak eta Kurtzebarri eskolak ere parte hartu dute.