- Bergarako jai batzordeak bigarren bilera irekia deitu du San Martin festetan lanean jarraitzeko helburuarekin. Dena den, izurritearen bilakaerak erabakiko du jaiak egingo diren edo ez. Ospatzekotan egungo egoerara egokitutako programa izango da. Bilera gaur egingo dute udaletxeko osoko bilkura aretoan, 19.00etan hasita.