Arrasate Musikalek prest du bere eskaintza

Datorren ikasturterako matrikulazio epea gaur zabalduko da Monterron jauregian

25.05.2020 | 00:35

arrasate– Arrasate Musikaleko 2020-2021 ikasturteko matrikulazio epea zabalik dago gaurtik aurrera, astelehenetik osteguna arte, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta ostiraletan 16:00tatik 19:00etara, Monterron jauregian. Izena emateko orria www.arrasatemusikal.eus webgunean eskura dago.

Ohiko eskaintzarekin batera, bost, sei eta zazpi urtekoek musika tailerrean parte har dezakete. Hiru urtetik gorakoei suzuki metodoa irakasten diete, eta zazpi urtetik aurrerakoek gitarra elektrikoa eta bateria jotzen ikasteko aukera izango dute. Helduentzako, ordea, Kultura musikala ekimena prestatu dute.