‘Etxean kirolariekin solasean’ saioa itxiko du Oñatiko alkateak

08.05.2020 | 01:26

oñati – Oñatiko alkatea, Izaro Elorza, izango da gaur Etxean kirolariekin solasean saioko azken protagonista. Perfil ezberdinetako kirolarien egunerokoa konfinamenduarekin nola aldatu den ezagutzeko aukera eskaini du ekimen honen bultzatzaile den Aratz Losada komunikatzaileak. Saioa 20.05ean hasten da, Losadaren Instagrameko perfilean (@a3losada).