- Abenduaren 21ean Debako Udalak 2022ko udal aurrekontuak onartu eta gero, Itziarko Auzo Udalak bere aurrekontuak berretsi zituen abenduaren 30ean Itziarko bilkuran. Itziartarrek "positiboki" baloratu dituzte "garaiz eta kontrakotasunik gabe" onartutako kontuak eta jakinarazi dutenez "ohiko gastu orokorren ondoan zaintza eta zerbitzu sozialek izango dute lehentasuna".

Auzo Udaletik azaldu dutenez, "pandemiak baldintzatu ditu iazko eta 2022ko aurrekontuak". Horregatik "lehentasunak ezar-tzerakoan premiak aldatzea ekarri digu, eta hainbat prozesu bertan behera utzi behar izan ditugu". Horren adibide da urteotako aurrekontuak lantzerakoan herritarren ekarpen ildorik garatu ez izana. Ezohiko egoera gainditu ahala berriro lehengo dinamika parte-hartzaileak sustatzea litzateke Auzo Udalaren asmoa.

Jaurlaritza eta Aldundiaren languntzei esker, 100.000 euro gehitu zitzaizkion iaz Itziarko aurrekontuari, "gauzatze bidean diren proiektuetarako".