Eibarko kirolariek rtero bezala, ...Eta Kitto! euskara elkarteak ematen dituen errekonozimenduak jaso zituzten Gabon Zahar eguna aprobetxatuz.

Ohitura denez, herriko Kirolariei eta kirolari aitortza egiteko gala Coliseo antzokian ospatu zen eta bertan hainbat kirol modalitateetako 30 kirolari inguruk jaso zuten bakoitzari egokitutako saria.

Edonola ere, 26. edizioa betetzen zuen Eibarko Kirol Sarietako sari nagusia Eibar Rugby Taldean ibilbide luzea egin duen Amaiur Mayo kirolari handiak jaso zuen. Kirol arloan euskararen erabileraren alde egindako lana eskertzeko emandako Euskera saria, berriz, Aspe pilota enpresako komunikazio-arduraduna den Ibon Arakistainek eskuratu zuen eta Eibarko kirola sustatzen laguntzeagatik emandakoa Mecalbe Taldearentzat izan zen.

Kirol modalitate ezberdinetan 2021ean nabarmendu ziren eta saria jaso zuten Eibarko kirolariak ondorengoak izan ziren: Igor Amorrosta (Atletismoa), Edurne Vidal (Errugbia), Julen Chacon (Eskia), Victor Uriarte (Eskubaloia), Iñigo Ugarteburu (Futbola), Senior Taldea (Gimnasia Erritmikoa), Hodei Ezpeleta (Herri Kirolak), Alex Campos (Hiru Txirlo), Elene Oiarzabal (Igeriketa), Iker Martinez (Judoa), Irati Juaristi (Jugger), Rosi Sanchez (Karatea), Eneko Baz (Kulturismoa), Javi Charola (Mendia), Ibon Ibarra (Pilota), Iñaki Sanchez (Saskibaloia), Santiago Blanco (Silbestrismoa), Yosu Gimenez (Squash), Nesken taldea (Tenisa), Txomin Osoro (Triatloia), Andoni Mayo (Txakurkrosa), Jokin Amorrosta (Txirrindularitza), Senior taldea (Waterpoloa), Teresa Barrado (Wu-Shu) eta Lander Aja (Xakea).

...Eta Kitto euskara elkarteko eta Udaleko ordezkariek galan saritutako guztiak zoriondu zituzten Eibarko kirolaren eta hiriaren izenean.