- Ludotekak, Gaztelekuak eta Atxutxiamaika taldeak larunbatera arte ikusgai izango den jostailu erakusketa antolatu dute, "gurasoei Gabonetan erosiko dituzten jostailu egokiak aukeratzen laguntzeko". Zero eta 8 urte bitarteko haurrentzako jolasak Kultur Etxean daude eta 9 urtetik gorako haurrentzakoak Aita Agirre Kulturgunean. Gaur eta bihar erakusketa 17.00etatik 19.30era arte bisitatu ahalko da eta larunbatean 11.30etik 14.00etara.