- Talaixa triatloi klubak Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatuta, Mutrikuko XVIII Herri Krosa ospatuko da datorren larunbatean. Proba 11.00etan hasiko da eta lasterkariek 10 kilometroko ibilbidea osatuko dute (Debara errepidetik joango dira eta Mutrikura buelta bidegorri berritik egingo dute).

Parte hartzeko izena herrikrosa.eus web gunean eman daiteke (12 euro ordainduta) edo larunbatean bertan Mutrikun (15 euro).

Proba nagusiaren aurretik umeentzako bi lasterketa izango dira (10.15ean). LH 3 eta 4ko haurrek 600 metro egingo dituzte eta LH 5 eta 6koek 1.200 metro.