Haritz euskal dantzari taldeak Errosarioko Amaren ezpata-dantza kaleratuko du datorren igandean Elgoibarren. Hasteko, ezpata-txikiek (eta lehen aldiz ezpata luzeek ere) eliza barruan dantzatuko dute, 11.30ean hasiko den Meza Nagusian. Ondoren, dantzariak udaletxeko arkupeetan bilduko dira, Kalegoen plazan dantzatu eta Abel Iriondo zena omentzeko.