- Lander Garro zuzendariaren Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala emango dute bihar (19.00etan) Itziarko Burugorrin. Emanaldia amaitzerakoan Debako Igor Gorroño eta Zumaiako Juan Luis Blanco in-tsumisoekin solasaldia egongo da. Ekitaldira bertaratzeko interesatuek aurrez eman behar dute izena Itziarko harrera bulegoko 943 199 255 telefonora deituz (goizez) edo apuntatu@itziar.eus helbide elektronikora idatziz.