- Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko aukera berri bat izango da datorren igandean (10.00etan Karakateko aparkalekutik). Bisita gidatua euskaraz egingo da eta parte hartu nahi dutenek 657 794 677 telefonora dei dezakete izena emateko. Prezioa 5 eurokoa da (2,5 euro Bergaran, Elgoibarren edo Soraluzen bizi diren herritarrentzat).