- Garagartza auzoko plazak Gararock jaialdiaren edizio berri bat hartuko du datorren larunbatean (19.00etan hasita). Aurtengoan Arima rock talde bizkaitarra, Amorante (Iban Urizar elgoibartarraren bakarkako proiektua) eta Audience talde bizkaitarra izango dira oholtza gainean. Pandemia dela eta, jaialdiaren antolatzaileek aforoa zainduko dute, baina ez da sarrerarik beharko eta jan-edana egongo da.