Lizarbe guraso elkartearen ekimenez antolatuta, Kiki, Koko eta Moko pailazoen Bizi-bizi zirkua ikuskizuna egongo da igandean (18.30ean) Itziarko frontoi zaharrean. Sarrera doanekoa da baina pandemiak eragindako egoera dela eta, izena aurrez ematea gomendatzen da. Horretarako 943 199 255 telefono zenbakira dei egin (8.00etatik 15.00etara) edo apuntatu@itziar.eus helbidera idatz daiteke.