- Korrika erronka batetik sortuta, landa eremuaren eta kulturaren balioa azaleratu eta landa eremu bizi bat aldarrikatzen duen Bideak dokumentalaren emanaldia izango da bihar (19.00etan) Itziarko Burugorrin. Aritz Ganboa artzainak (eta protagonista) eta Xabier Unanua zuzendariak ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute. Aforoa mugatua denez, dokumentala ikusi nahi dutenez aurrez eman behar dute izena 943 199 255 zenbakira deituz (8.00etatik 15.00etara) edo apuntatu@itziar.eus helbidera idatziz.