- Mendaroko Udalak emakumeentzako autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du hilaren 11 eta 18rako, Jabetze Eskolaren bitartez. Tailerreko saioak 17.00etatik 20.30era bitartean egingo dira eta parte har-tzeko interesa dutenek aurrez eman behar dute izena udaletxeko harreran edo www.mendaro.eus webgunearen bidez. Partaidetza doanekoa da.